
Datorren igandean, hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egingo dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izango da Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua.

Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek.