
Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Antxoko, Donibaneko eta San Pedroko inauterien ajea pasata, Trintxerpekoak hilaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira. Barrutiko eragileek programazio zabala ondu dute.

Bost hilabete daramatzate kobratu gabe, eta urriaren 2an greba mugagabera jo zuten. Egoera jasanezina bihurtzen ari da langileentzat, eta erantzunak nahi dituzte.

Dagoeneko 11 egun daramate greban SCT Limpiezas Cordobako langileek eta greba mugagabera jotzea erabaki dute. Behinik, soldata kobratu arte izango dira hala.

Correoseko garbiketako langileak kalera atera dira berriro. Azpikontratatutako SCT ACVA-Limpiezas J.Cordobako langileak greban dira pasa den astelehenaz geroztik euren eskubideen alde.

Greban dira urriaren 15era arte Correoseko garbitzaileak lau hilabetez ez dutelako diru saririk jaso. Manifestazioa egingo dute astelehenean 11:00etan Zumarditik abiatuta.

Ur sarean egingo diren jarduketak direla eta, ura moztuko da barrutiko zenbait kaleetan. 09:00etan moztuko dute ura, bost orduz.

Astelehenean ur sarean konponketak egingo dira, eta ura moztuko dute barrutiko zenbait kaleetan. 08:30ean hasiko dituzte jarduketak, eta lau orduko iraupena izatea aurreikusi dute.

Barrutiak hiru manifestazio jasoko ditu goizean, eta Euskadi etorbidea itxita egongo da 10:30etik 13:00etara bitartean.

Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu.

Urriaren 17tik aurrera oinezkoentzako espaloi bakarra izango da erabilgarri. Ibilgailuek, aldiz, desbideratu egin beharko dute San Pedrorako noranzkoan.

Errenteria eta Oiartzungo Correoseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean kontratazio faltagatik protesta egiteko. "Kezkagarritzat" jo dute lanpostuak ez betetzea.

Mendiburu 14ko eraikineko obrak direla eta, astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan posta bulegoko langileei erreserbatuta egongo da zati bat.