
Urtz musika talde pasaitarrak disko berria kaleratu du gaur: 'Urtzen'. Diskoa aurkezteko, bira bat egingo dute Euskal Herriko antzokietan barrena.

'Bat' bi diskok osatzen duten argitalpena aurkeztuko du Tirabirak abenduaren 7an emango duen kontzertuan.

Ilargi lezoarrak 'Beldurrarekin dantzan' diskoa aurkeztu du gaur sorterrian. Haren bigarren lan luzea da: bihartik eskura daiteke.

Errenteria-Oreretan egingo duen emanaldia Eztena Jaialdiaren barruan programatu dute. Kontzertua hilaren 12an izango da 22:00etan eta horrekin emango diote jaialdiari amaiera.

'Zentenarioa'-k mendeurrena beteko du aurten, Joxe Mari Iraolak jaiak harekin hastea erabaki zuenetik. Jairik ez da izango, baina bai egitarau birtuala, eta EMKEk ez du hutsik egingo. Lan handia egin du konfinamenduan.

COVID-19aren osasun larrialdiak EMKE Musika Bandaren bigarren hiruhileko emanaldi egitaraua bertan behera uztea eragin du. Etxealdia, baina, oparoa izan duten zalantzarik ez da, diskoa, dokumentala, erakusketa eta hiru piezen edizioa izan da lan gogorraren emaitza.

Flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay taldeak bere lehen diskoa aterako du hilaren17an. Zazpi abestiz osatua, beraien abestiak zein euskal abeslarien bertsioak bildu dituzte.

Dan Forrest konpositore estatubatuarraren hamar pieza jaso dituzte diskoan, eta, horietako bat, estreinaldia da. Jada salgai dago, hamabost euroren truke.

Ezinezkoa pop rock talde pasaitar eta irundarrak zazpi abestiz osatuta dagoen 'Al borde de una caricia' diskoa kaleratu berri du.

Abeslari eta musikagile errenteriarrak bere sare sozialen bidez jakinarazi du diskoa bidean dela. Bi kontzerturen berri ere eman du, abiatutako bide berriaren barruan.

Maiatzaren 4an aurkezpen kontzertua emango dute, Errenteria-Oreretako Niessenen. Bi egunera, epaitegira joan beharko dira.

Interesdunek, Bitxi Kolore dendan eska dezakete, bertan baino ezin da eskuratu eta 5 euroan da salgai.

‘Ispilura begira’ diskoa aurkeztuko du The Bobby’ s talde oreretarrak irailaren 29an. Bere estiloari leial, punk-oi! doinuz beteta dator taldearen hirugarren diskoa. Azken lanean ere kritika sozialak leku berezia du.
