
Orotara lau tailer eta ekitaldi nagusi egingo dituzte, "ikasleen familia inguruneari laguntza emateko eta etengabe aldatzen ari den ingurune kultural, sozial eta ekonomikora egokitzeko" asmoz.

Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako ikasleek eta Oiartzungo Elizaldekoek kontzertua emango dute larunbatean.

Bakoitza bere erritmoan, adin mugarik gabe, eta batez ere, familian kirola egitea, horiek lasterketan parte hartzeko baldintzak. Gaur aurkeztu dute hirugarren ekinaldia Cristina Jareño ikastetxearen zuzendariak eta Jexux Orbegozo Kirol koordinatzailea eta irakasleak, eta Jon Txasko Kirol zinegotziak.

Ikastetxe hori ere zirku bihurtu da eta denetarik izan da bertan malabaristak, pailazoak, magoak... animaliek ere ez dute hutsik egin.

Pandemiak ikasleen arteko hartu-emana eragotzi arren, aurten ere askotariko ekimenak egin dituzte. Laburpen-bideoa ikusgai dago jada.

Egiluze Ikastetxeko DBH3-ko ikasleak Aizpea Otaegirekin bildu ziren atzo, ikastetxeak urtero Errenteriari buruz egiten duen proiektu baten baitan.

Filosofia, psikologia, pedagogia eta naturaren zalea da Freire, eta ingurunearen garrantzia aldarrikatzen du irakatsi eta ikasteko prozesuan.

Hilaren 26an izango da lasterketa eta momentuz 600 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Ostiralean amaituko da izena emateko epea.