Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

EHE

Euskara
Errenteria-Orereta

TindEHEr egitasmoak euskaraz batuko ditu Baiona eta Oreretako gazteak

Bihar, larunbata, ekarriko du etxera Oreretako Gazte Asanbladak TindEHEr Euskal Herrian Euskaraz antolakundearen iniziatiba berria.

Ikerne Zarate Gartziarena
Gizartea
Errenteria-Orereta

Herriko Plaza berdez jantzi dute, Euskaraz Bizi Egunean

https://www.youtube.com/watch?v=EdY55-cuJH4&feature=youtu.be Oreretako Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, Euskaraz Bizi Eguna egiten ari dira. Zenbait herritarren parte hartzearekin mosaikoa egin dute EHEren logoa irudikatuz. Leloa Espaloitik ez gara jaitsiko da.

Erik Gartzia Egaña
Gizartea
Errenteria-Orereta

Mosaiko erraldoia egingo dute Euskaraz Bizi Egunean

Erik Gartzia Egaña
Gizartea
Errenteria-Orereta

Oreretako EHEk testu lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du

Testu guztiek Eta modu txarrean, 'háblame en español' hasiera izan behar dute. Apirilaren 12ra arteko epea izango da lanak bidaltzeko.

Erik Gartzia Egaña
Orokorra

Euskaraz Bizi Egunera animatzeko deia egin du Oiartzungo EHEk

admin
Orokorra

Korrikan Euskalduna naiz eta harro nago! kamisetekin ateratzeko deia egin du EHEk

admin
Orokorra

EHE: “Ipar egokirik gabeko 30 urte izan dira”

Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida oinarrizko bi ideia dira euskara lehen lerroan egon behar duela nabarmentzerakoan, eta bi ideia horietatik hain justu “adostasunak eraiki behar dira”. Horrez gain, arlo juridikoari dagokionez egoera “negargarria” dela nabarmendu dute: “30 urteren buruan zerbitzu oinarrizkoenak ere norbere hizkuntzan jasotzeko ezintasuna, euskaraz bizitzeko debekua bizi dugu euskaldunok, Euskal Herri osoan”. Horren haritik, “hizkuntza politika burujabe” baten beharra aldarrikatu dute. Bestalde, baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela ere nabarmendu dute, “euskaraz bizitzeko nahia erakusteaz gain”. Abenduaren 1ean manifestazioa Gaur zortzi euskaraz bizitzearen aldeko manifestaziora joateko deia egin dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Anoeta estadiotik.

errenteriako hitza
Orokorra

Euskaraz bizi nahi dute

Euskaraz Bizi Eguna antolatu du EHEk hilaren 17rako; herrian hainbat atxikimendu bildu ditu eragileak Oiartzun Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Euskaraz Bizi Eguna antolatu du hilaren 17rako. Donostian izango da, baina herri herri, atxikimenduak biltzeko kanpaina egin dute Euskal Herri osoan. Oiartzunen ere, asko izan dira EHEren ekimenarekin bat egin duten eragileak (behean). EHEtik nabarmendu dutenez, Euskaraz Bizi Eguna, «Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna» da. Horrez gain, jai giroko eguna izango da. 11:00etatik aurrera, erakusketak, kale animazioa, ikuskizunak, puzgarriak, tailerrak, azoka, herri bazkaria, dantzaldia, kantaldiak… izango dira egun guztian zehar. Gauerako, gainera, kontzertuak antolatu dituzte. Aldarrikapenetik ere izango du egunak. Hala, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean, nazio manifestazioa egingo dute, Bulebarretik abiatuta, arratsaldean. Manifestazio berezia izango dela iragarri dute EHEko kideek: «Ez da nolanahikoa izango, izan ere, musikak, koloreek eta euskaldun izatearen harrotasuna adieratzen duten ikurrek protagonismo berezia izango dute ». Hala, euskaltzale guztiei deia egin diete hilaren 17an Donostiara joan, eta egunean ez ezik, manifestazioan ere parte hartzera. OIARTZUNGO ATXIKIMENDUAK  AEK. Ttur-Ttur. Euskeran Itotiyak. Oiartzun Irratia. Oiartzungo Gazte Independentistak. Ikasle Abertzaleak. Kataxulo Gaztetxia. Oiartzungo Herrira. ESAIT. Girizia Mendizale Elkartea. Txost. Oiarpe. Udal Ikastola Partzuergoa. Haurtzaro Ikastola. Elizalde Herri Eskola. Elizalde Institutua. Oiartzungo Emakume Taldea. Helduen [...]

nagore vega
Orokorra

EHEk “herri euskaldun eta burujabe baten alde” Donostiara joateko deia egin du

Hilaren 17an ospatuko da Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goiz eta arratsaldez jaiaz gozatzeko.  Trinitate Enparantzan ekimen ugari egingo dira eta arratsaldean, Euskalduna naiz eta harro nago lemapean nazio manifestazio “koloretsua”. Eguerdian Konstituzio plazan herri bazkaria eta ilunabarrean hainbat talderen kontzertua iragarri dituzte. Oreretako Euskal Herrian Euskaraz-ek, egun horretarako deialdia luzatu du “Euskal Herria euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko.

errenteriako hitza
Orokorra

Euskaraz Bizi Egunerako deia egingo du EHEk

Agerraldia egingo du gaur, hilaren 17rako deia zabaltzeko; Euskaraz Bizi Eguna Donostian izango da Oiartzun Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek agerraldia egingo du gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteko. 19:00etan izango da, Kont...

oiartzungo hitza
Euskara
Lezo

"Harro gaude Lezo euskaldun izango dela aldarrikatzeaz"

Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearekin bat egin dute Lezoko hainbat eragilek. Gogoetarako oharra zabaldu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Politika
hamaika gara ehe
Oiartzun

[Bideoa] Plazan errodatutako Hamaika Gararen bideoklipa, ikusgai

Gaur zortzi egin zuten grabaketa saioa, dantza oinarritzat hartuta. Gaur goizean partekatu dute bideoa; sinatzera animatu dute.

Erik Gartzia Egaña
Gizartea
Errenteria-Orereta

Euskaraz Bizi! egunera joateko gonbitea luzatu Oreretako EHEk

Otxandion egingo dute, etzi, jaialdia; Bizkaiko udalerria "euskararen alde egotetik, egiteko prest dagoen herria" dela ziurtatu dute

Erik Gartzia Egaña
Gizartea
Errenteria-Orereta

Oreretako EHEk testu lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du

Testu guztiek Eta modu txarrean, 'háblame en español' hasiera izan behar dute. Apirilaren 12ra arteko epea izango da lanak bidaltzeko.

Erik Gartzia Egaña
Orokorra

Alcampok euskaldunen eskubideak urratzen dituela salatu dute beste behin

admin
Orokorra

Euskara oraindik ez dela erdigunea salatu du EHEk

Euskararen legeak 30 urte beteko ditu bihar, eta EHEk, urte horietan urratsak eman diren arren, sumisioan oinarritutako urteak izan direla salatu du. Horrez gain, euskara beste adar bat dela gaineratu du, eta «ez erdigunea». Hala ere, euskararen erab...

errenteriako hitza
Orokorra

85 lan aurkeztu dituzte EHEk deitutako testu lehiaketara

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? zen Oreretako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak egindako galdera, eta guztira, 85 lagunen erantzuna jaso du Euskaraz Bizi kanpainaren barruan euskararen aldeko eragileak antolatutako testu lehiaketak. Horietatik h...

admin
Orokorra

EHEk salatu du Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen dituela

Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren. Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk. Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».

admin
Orokorra

EHEk Carrefourren hizkuntza urraketak salatu ditu

Pasa den hilaren 17an, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea hizkuntza eskubideen urraketa salatzera gerturatu zen herrian dagoen Carrefour merkatal zentrora. Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko beste kideen babesa jaso zuten, eta horiek ere, merkatal gune horretan euskararen egoera «larria» dela salatu zuten. Carrefourreko erreklamazioa orriak betetzeaz gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dituzte kexak, behatokiak berak hizkuntza urraketak salatzeko eskaintzen duen orria betez. Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek urteak daramatza euskararen «egoera larria» salatzen herriko bi merkatal zentroetan. Baina, hala ere, Carrefourren jarrera salatu du bereziki: «Aurrerapausoak eman beharrean, atzerapausoak ematen ari da: errotulu berriak gaztelaniaz soilik jarri ditu, kaxa lagunak erdal hizkuntzetan soilik eskaintzen ditu…». Euskal Herrian Euskarazeko kideek, herritarrak hizkuntza urraketa horie erantzuna ematea animatu dituzte, «merkatal zentroko erreklamazio orriak betez, edo Oiartzungo udaletxeko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez».

nagore vega
Orokorra
Oiartzun

EHE: “Bake iraunkor eta justua herri euskaldunarentzat”

Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik? Euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunera ekartzeko ardura dugu egoera oker hau irauli nahi dugunok. Gatazkaren konponbidea integrala izango bada lehentasunezko kontutzat landu beharko dira. Eta Euskal Herri euskalduna berrezartzea ezin da estatu propioa lortu osterako utzi. Ezin da gatazkatik kanpo kokatu. Horretarako, lehenengo ariketa bertatik bertara egin beharrekoa da. Estatu asimilatzaileei ezer eskatzen hasi aurretik, euskararik gabe Euskal Herririk ezin dela eraiki benetan barneratu, eta, gutxienez, abertzaletasunaren parean euskalduntasuna jartzea dagokigu independentistoi. Euskaraz bizitzeko herri gogoa indartzea lehentasunezko gai bilakatu behar dugu datozen garaietan. Euskaldun eta harro, gainera. Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituen ustezko errespetuzko [...]

oiartzungo hitza
Gehiago

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.