
Herriko hamahiru janari dendetan bereizgarria izango dute herriko hamasei ekoizleren produktuek. Bertako produktuei ikusgarritasuna eman nahi diete.

Ekoizle errenteriarrak 30 urte eman ditu bere elikagaiak azokan saltzen. Labore Oarsotik bere ibilbidea eta beste hainbat emakume baserritarrena aitortu nahi izan dute.

Administrazioak eredu agroindustraialren alde egin duela argi utzi du Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko Ainara Retegiren ustez, txikien eta bestelako eredu bat eskaintzen dutenen kaltetan.

Astelehenean bi urte beteko dira Labore Oarso kooperatiba sortu zutenetik. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko ekitaldia antolatu dute biharko Oiartzungo dendan.

Errigora egitasmoarekin bosgarrenez ari dira lanean Oarso Bidasoan. Nafarroa hegoaldeko euskalgintza zein ekoizpena sustatu nahi dituzte.

Kontsumo kooperatiba bat martxan jarri nahi dute Oarsoaldean. Bertako ekoizleek sortutako produktuak salduko dituzte bertan. Horretarako, mila bazkideren bila doaz.