
Zortzi urtez Errenteriako alkate izan ondotik, Julen Mendoza Ko-Garri gizarte berrikuntza aholkularitzan ari da egun lanean. Aitortu du alkatetzan bizi izandako garaiarekin alderatuta lasaiago bizi dela orain.

DBH 3ko ikasleek, udalarekin eta Izaro Mariezkurrena artistarekin elkarlanean, elkarbizitza dekalogo bat sortu dute euren kezketatik abiatuz.

Hilaren 26an izango da ekitaldi instituzionala, bi udal taldeek adostuta. Tortura hizpide izango duten beste bi ekitaldi ere antolatu dituzte.

Donibaneko herritarren eta bisitarien arteko elkarbizitza hobetzeko proposamenak egin zituzten abertzaleek ekainean. Erantzunik jaso ez izana, eta arazoa konpontzeko mugimendurik egin ez izana leporatu diote udal gobernuari.

Norberaren beharrak kontuan hartzen dituela esan dute, baina komunitate baten parte garela gogorarazi du. Jarrera eraikitzailearen alde egin dute.

Pertsona bat jipoitu zuten pasa den larunbatean Gaztañon. Eraso bortitzaren atzean, azken bi urtean arazoak sortzen ari den kuadrilla ezagun bat dago auzo elkarteak salatu duenez.

Irantzu Mendiak eta Bertha Gaztelumendik hitzaldia emango dute gaur arratsaldean, gatazken ondorioei genero ikuspegi batetik begiratzeko.

Errenterian abiatu duen proiektuarekin, kultur komunitate ezberdinak harremanetan jarri nahi ditu Emausek; elkarren ondoan bizi arren, ez baitute elkar ezagutzen.

Islamiar Kultur Zentroak deituta elkarretaratzea egin dute gaur haren egoitzaren aurrean. Bakearen alde, elkarbizitzaren alde, eta islamofobiaren aurka bildu dira Juan Olazabal kaleko plazan, islamiar zentroaren parean.

'Egin zaidazu bisita' bideoklipean parte hartutako hamalau herritarrekin kartelak jarri ditu autobus geltokitan udalak, herriaren aniztasuna agerian jartzeko.

Madalenetako hitzordu finkoetako bat, 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten bikoteei eskainitako omenaldia da. Larunbatean egin zuen udalak, eta 33 bikotek jaso zuten aitortza hori.

Bertan parte hartzeko, izena eman behar da hilaren 20tik (astelehena) urriaren 3a arte, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.

'Egia berreskuratzeko eskubidearen bilakaera eta erronkak' hitzaldia emango dute Jon Mirena Landak eta Carlos Martin Beristain.

1936tik gaur egunera arte izan diren giza eskubideen urraketak ikertzen hasi dira Oiartzunen, Aranzadiren bidez. Oiartzuarrei dei egin diete testigantzak helarazteko.

Bizilagunak iniziatiba egingo dute azaroaren 11n bederatzigarrenez. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte, "ezagutza delako estereotipoekin amaitzeko gakoa".

Arratsaldean, Go!azen-eko lagunen emanaldiak goraino bete du Agirre Lehendakariaren plazako karpa.

Julen Mendoza eta Naiara Zamarreño, ETAk hil zuen Errenteriako Udaleko PPko zinegotzi Manuel Zamarreñoren alaba elkarbizitzaz mintzatuko dira.

Hamar urte zituela ETAk jarritako bonba motxila batek eztanda egin eta zauritu zuen Alberto Muñagorri errenteriarra. Hanka eta begi bateko ikusmena galdu zituen. Beste biktima batzuekin batera, bere testigantza ematen ari da.
