
Hilabete honetan ere emanaldiak eskainiko ditu Udal txistulari taldeak; Baserritarren azokaren udazkeneko jaian ariko dira, eta Santa Zezilia eguneko kontzertua ere ondu dute.

Emanaldi denak, beste kultur eragileekin egindako elkarlanaren ondorio dira.

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 20tik 29ra bitartean. Zer ikusi eta zer gozatu izango da barruti guztietan.

Kalitate handiko lanak eta punta puntako antzezle, dantzari nahiz musikariz gozatzeko aukera izango da abendura bitarte.

Emanaldiak gaur hasi eta hilaren 22ra arte egingo dituzte Herri Arte Eskolako diziplina ezberdinetako ikasleek.

Ikuskizunak nahi moduan egitea ezinezkoa zelako atzeratzea erabaki dute; hori bai, etenaldiaren ostean, indar berrituta itzuliko direla agindu dute, eta denboraldiko azen hilabeteari bi proposamen berriekin ekitea jarri dute helburu.

Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.

Bihar hasi eta larunbata arte, azken hori barne, Atlantikaldiaren barruko musika emanaldiez gozatzeko aukera izango da Fanderiako tenis pistan. Hiru egunetan, sei emanaldi, nazioarteko zein bertako sortzaile eta musikariekin.

Proiektuari esker, antzerkiak, dantzak, musikak eta adierazpen ezberdinetako emanaldiak euren ohiko agertokia aldatu eta Herri Bizia , udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat.

Musika bandaren ibilbide luzean (156 urte baino gehiago ditu) inflexio puntua izango dela aurtengoa esan dute arduradunek, "etorkizunera begira jarriko gaituelako, proposamen eszeniko berriak egokitu eta aztertzeko prozesuan beste urrats bat eginez".

Hilaren 6an izango da emanaldietan lehena, ostiralean, eta kontzertu dantzaldia antolatu du Xabier Olaskoaga plazan 18:00etan hasita.

Kontari Landarbaso abesbatzak goizean eta Duovento Ensemblek arratsaldean emanaldiak eskainiko dituzte.

Lezoko kultur asteburuaren barruan, kontzertu bat jasoko du herriguneko baserriak eta antzerki obra bat herriko antzokiak.

Orain arteko dianak hamabostean behin egingo ditu txistulari taldeak, eta berritasun gisa, kontzertuak eskainiko ditu bi astean behin.

Ikasturteari merezi moduan emango diote bukaera. Aste honetan zehar egingo dituzte ikasleek emanaldiak.

Bihar izango da emanaldi horien artetik lehena; Herri Arte Eskolak emanaldia egingo du Madalenaren ermitan. 19:00etan.

Dianak Agustinak, Iztieta, Olibet, Ugarritze eta Beraunen egingo ditu Udal Txistulari Taldeak.

Horietan lehena igandean izango da, eta 09:00etan hasiko den diana Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan murgilduko da.

Etxe ondoan goxo, pantaila handiarekin gozatzeko aukera eskaintzen jarraituko du Ozzinema Zineklubak abuztuan ere.

Ostiralean haurrentzako ikuskizuna, magia eta ipuinak uztartuko dituena. Igandean, sakoneko antzerkia Valentziako Arden konpainiarekin.