
Pontikan eraikitzen ari diren aparkalekura bisita egin dute gaur udal ordezkariek.

Udarako obra amaituta egotea da aurreikuspena, ondoren, udazkenean, hornitzeko. 2024. urtearen hasieran ekipamendua martxan eta bizirik egotea espero dutela gaineratu du Otaegik.

Jaurlaritzari lur sail bat lagatzea onartu berri du udalak. Akordio honen bitartez, Jaurlaritzak 4 urteko epean eraiki beharko ditu alokairuzko etxebizitza horiek.

200.000 euroko inbertsioa egingo du udalak. Negozio berriek, lokala aldatzen dutenek edo negozioa beste bati uzten dietenek eska dezakete laguntza.

COVID-19ak hirigintzan eragina izan badu ere, udalaren proiektuak martxan dira. Pandemia betean zabaldu zituen Txirrita parkea eta Beraungo igogailuak. Ortzimugan, beste lau proiektu estrategiko.

Onintza Etxebeste eta Eneko del Amok Eva Campo Mueller Elkarteak ematen duen beka eskuratu dute. Saran diagnosi bat egingo dute, lurraldea abiapuntu.

Datorren larunbaterako hitzaldiak, Makutso baserriko lurretara bisita eta babarrun jatea antolatu ditu Oiartzungo kooperatibak

Eneko del Amo eta Josu Narbarte ikerketa egiten ari dira Aiako Harrian, bertako ondare natural-kulturala aztertzeko