
"Festibalak ingurumenean sor litzakeen inpaktu negatiboak arintzeko metodologia" nagusiko da aurtengo edizioan. Jaialdiaren Jasangarritasun Plana "erronka berriz hornitu" dute aurten.

50/50 egitasmoaren barruan diru saria jaso dute Bizarainek, Cristobal Gamonek, Karmengo Amak, Elizaldek eta Lezo Herri Eskolak.

Horren barruan antolatzen duten ekitaldi sorta utzi du bertan behera udalak, baina bere konpromisoari tinko eusten diola esan du, "energia berriztagarria eta energia eraginkortasunerako proiektuak gauzatuz".

Puntu bakoitzean bi edukiontzi egongo dira, led eta kontsumo baxuko lanpara mota ezberdinak birziklatzeko. Hiru bilketa gune ezarri dira Pasaian.

Eraginkortasun energetikoan beste urrats bat dela adierazi dute udaleko arduradunek. Elektrikariek erabiliko dute ibilgailu berria.

Lanen bidez merkantzien garraioan eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabaziko duela geltokiak esan du ADIF-ek.

Oarsoaldeko, Bidasoko eta Donostialdeko udalek trantsizio energetikoarekiko erakutsi duten konpromisoa aitortu die gaur EEE Energiaren Euskal Erakundeak.

Bihar Oiartzunen egingo dute ikastaroa, eta Errenteria-Oreretan eta Pasaian ere egingo dituzte saioak
