
Haserre daude Gaztañoko bizilagunak Topoko kotxetegietan etxebizitzak eraikitzeko proiektuarekin. Haien iritzia hartu ez izana eta "egia ez diren argudioak" erabiltzea egotzi diote alderdi sozialistari.

Iztieta eta Altzate auzo berria lotu dituen zubia eraiki dutela eta lanak egin aurretik zubi azpian uretaratzen den errekastoa ez dutelako desbideratu azalpenak eskatu ditu Eguzkik.

Esnabiden kokatuta dago eta 1.381 metro koadro ditu partzelak. Hitzarmena sinatuta, alokairuzko 27 etxebizitza sozial eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.

Duela 27 urte geldirik dagoen etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren xehetasun ikerketa egitea erabaki duela udalak jakin dute bizilagunek, eta horren aurren, dagoeneko 1992an eremu horretako bizilagunek egin zuten eskaera bera egin zuten atzo Patxiku zelaian bertan egindako agerraldian, "etxebizitzarik eraiki ez dadila".


Eraiki Dantza Taldeak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen XVII. Folklore Jaialdia antolatu du eta Europako bi talde eta Asiako beste bat gonbidatu dituzte aurtengo ekitaldirako: Bulgaria, Errusia eta Taiwan. Asteazkenean inauguratuko dute, 22:30ean Zabaltza plazan egingo den ekitaldiarekin, eta hilaren 28ra arte hainabat emanaldi eskainiko dituzte

Denis Itxaso Etxebizitza sailburuarekin bildu dira eta babestutako etxebizitzak eraikitzea aukera berrien azterketa egitea proposatu diote.

Proiektuaren lehenengo fasean eraikitzea aurreikusten den lursailetan, lurzoruko laginak bildu, aztertu eta tratatuko dira.
