
Erasoa jasan duen emakumearen eskura jarri ditu udal baliabideak, eta bihar Lezoko eta Errenteriako asanblada feminsitek antolatu duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritarrak.

Lezoko Emakume Taldeak eta Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzera deitu dute asteartean, 19:00etan Renfeko geltokian.

Oarsoaldeko Mugimendu Feminista batera azaldu da prentsa aurrera ertzain batek 2021ean egindako eraso matxista salatzeko. Eusko Jaurlaritzari erasoa "estaltzeko nahia" egotzi dio. Mobilizazioak iragarri dituzte.

Nazkatuta eta amorruak gainezka kalea hartu dute gaur herritarrek, Errenteria-Oreretan emakume bat bortxatu dutela salatzeko

Bat egin dute Oreretako Asanblada Feministak bihar (osteguna) deitu duen elkarretaratzearekin; 19:00etan izango da, Herriko Plazan.

Azken eraso matxistaren kontra, "gaitzespenik gogorrena" adierazi dute bildutakoek, eta halakoak, gizarte antolaketa sexistak ahalbidetzen dituela salatu.

Adierazpen instituzionala onartu du udalak, eta herritarrei deia egin die Mugimendu Feministak antolatu duen mobilizaziora joateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi die biktima, senide eta gertukoei. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren garrantzia azpimarratu dute.

Herriko plazan egingo du elkarretaratzea Oreretako Asanblada Feministak ostegunean, 19:00etan.

Alderdi Sozialistak larunbateko eraso matxista salatu du, eta bat egin du mugimendu feministak deitutako mobilizazioarekin. Indarkeria matxistarik gabeko udalerria bermatzeko baliabideak eta tresnak garatzen jarraitzea eskatu dute.

Aldundiak bat egin du Lezoko Udalaren adierazpenarekin eta nabarmen jarri indarkeria matxistaren jatorria "gizon eta emakumeen arteko berdintasun falta" dela.