
Hasi da festa. Ereintza Dantza Taldeko eta Herri Arte Eskolako Azeri Dantzak eman dio hasiera Inauteriari. Umorea, zirikatze dosi ertaina eta festarako gogoa izan dira osagaiak inauterien hasiera ekitaldian aurten ere.

Dantza, musika eta giro aparta. Errenteriak baditu ongi pasatzeko osagaiak, eta bihar denak nahastuko dituzte, herriko Erromeria Egunaz gozatu ahal izateko. Festak 25. urtea beteko ditu aurten.

Esparreguera (Bartzelona, Katalunia) herriko Colla Bastonera del Montserrati da aurtengo gonbidatua.

Ereintza Izarrak etxeko taldeak beste hiru talderen kontra jokatuko du. 09:30ean hasiko dira partidak, Galtzarabordako kiroldegian.

Ereintzak eta Munttarpek antolatu dute gaztetxoentzako Eguberrietako kirol-aisia eskaintza, hilaren 23, 26, 27 eta 30erako eta urtarrilaren 2 eta 3rako.

Txistu, dultzaina, joare eta Aiko taldearen doinuek girotu dituzte Errenteria-Oreretako kaleak. Arratsaldean, dantzarako aukera gehiago.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Ereintza Dantza Taldeak antolatutako sardinaren ehorzketarekin bukatu dira Inauteriak.

Kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteria-Oreretako plaza eta tabernetan igandean, Santa Ageda bezperan.

Antolamendu berezi batekin landuko du Kukai Dantzak, eta Errenteria-Oreretan egonik, herriko hainbat artista eta eragilerekin batera ondu du ikuskizuna.

Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira kanta sortu du Aiko taldeak. Ereintza Dantza taldeak, bihar eguerdian aurkeztuko du.

28 tenislari ari dira parte hartzen lehiaketan hilaren 7an hasita.

Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatzen ari da Ereintza urtean zehar.

Ereintzak eta Munttarpek ondutako udako eskubaloi campusa ekainaren 23tik uztailaren 4ra izango da. Izen emateak ekainaren 2a baino lehen egin behar dira.

Gaurtik igandera bitartean, Errenteria-Oreretako kirol taldeek urteko azken partidak jokatuko dituzte, garaipena helburu.

Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako lehiaketa Lekuona Fabrikan egingo da, 18:30etik aurrera. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek hartuko dute parte.

Ereintzak eta Munttarpek Gabonetako eskubaloi campusa antolatu dute. Aurtengoa hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an izango da. Hilaren 9a da izena emateko azken eguna.

Ohikoa baino astebete lehenago egingo dute euskal dantzaren festa. Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai dira jada.

Oarsoaldeko eskubaloi taldeek udako campusa antolatu dute ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Igandea da izena emateko azken eguna.

Asteartean deitu ditu herritarrak odola ematera Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Merkatuzarren.