
Eskualdeko lau udalerriek 400eko tasa gainditu izanak murrizketak ekarriko ditu bihartik aurrera mugikortasunean, ostalaritzan eta barruko kirolean.

500eko tasa gainditu du Oiartzunek. Joera berean jarraituz gero, Eusko Jaurlaritzak astelehenean erabakiko du herriko ostalaritza ixtea, besteak beste.

Egoera berriarekin sor litezkeen hainbat zalantza argitu ditu udalak. Kirolaren eta barrutien arteko mugikortasunaren gainean ere argibideak eman ditu.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken txostenean gorriz markatu dute udalerria, 508,31ko tasarekin. Atzo zortzi PCR positibo zenbatu zituzten.

Pasaia eta Lezo gorriz markatu zituzten pasa den astean, eta orain, Errenteria-Orereta eta Oiartzun dira eremu horretan, asteburuko kutsatu kopuruagatik.

Udalak ez du oraindik aparteko neurririk hartu, Urkulluren erabakien zain dago. Emergentziazko batzordeak iragarri du ez dagoela fokurik tabernetan, kutsatze gehienak etxeetan gertatzen baitira.

Pasaiako ostalariak udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean tasak barkatzea eta sektorea berpizteko plan bat gauza dadin eskatzeko, besteak beste.

Udalerriaren itxiera perimetralari, eremu gorrian sartuta, ostalaritzaren itxiera eta kirol jarduerarako neurriak gogortzea gehitu behar zaio.