
Europako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta Errenteriako PSE-EEk laguntza zerbitzua emango du haien egoitzan.

Jostailu berrien bilketa egin dute sozialistek elkartasun kanpainaren baitan; aurreikuspenak bete izanagatik "asebete" agertu dira bultzatzaileak.

Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosena eta PSE-EErena.

Carmen Gonzalez Gerra eta Angel Comonte Santamaria idazleak izango dira aurkezpenean eta beraiekin batera fundazio horren presidente Eider Gardiazabal, PSE-EEren Gipuzkoako Idazkari nagusia Eneko Andueza, fundazioko kide eta Errenteriako alkate izandako Miguel Buen eta PSE-EEren Errenteriako Idazkari Nagusia Jose Angel Rodriguez.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda aurkeztu du Errenteriako alderdi sozialistak. Errenteriarren "arazoak konpontzeko" zerrenda osatu dutela nabarmendu du PSE-EEk.

Herritarren "segurtasun gabeziarekin" daudela lotuta ekarpen gehienak zehaztu du alderdi sozialistak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, "aparkalekua, mantenua eta garbiketa, etxebizitza, gazteak eta langabeziarekin lotutakoak ere helarazi dizkigute".

EAJko Eider Mendoza eta Maite Peñaren "jarrera ausarta" txalotu du alderdi sozialistak.

"Guztiontzako" jaialdi izan behar duela eta auzoetara heldu behar duela ere esan du alderdi sozialistak.

EH Bilduren kudeaketa eskasa izan dela esan dute sozialistek, eta herriko kultur eragileei esker mantendu dela Eguberrietako programazioa.

Era berean, udalari lotutako zenbait kexa adierazi ditu, eta eskatu dio jai "anitzagoak eta inklusiboagoak" antolatzeko lan egin dezala.

Azken 5 urteetan denda gehien itxi den Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herria izanda, positiboki baloratzen du udalak hartu duen neurria.

Horren harira, bihar Errenterian egingo den udalbatzarrean mozioa erregistratu du talde sozialistak.

Sozialistek azkenaldian azaldu diren pintada, pankarta eta kartelen igoera salatu dute, eta udal gobernuari "garbiketa lanetan inplikatzea eta udalerriaren irudia hobetzea" eskatu diote.

Ramon Rubial fundazioak eta Errenteria-Oreretako PSE-EEk aurkeztuko dute liburua, 19:00etan Reina Aretoan.

Ekitaldi politikoa egingo du ostiralean (hilak 5), eta Jose Angel Rodiguez alkatetzarako hautagaiarekin batera arituko dira Adriana Lastra PSOEren Idazkariordea, Idoia Mendia PSE-EEren Idazkari Nagusia, eta Odon Elorza kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaia. Hitzaldia Reina aretoan izango da 19:00etan hasita.

Lau hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak; lehenengoa hilaren 13an egingo du (asteazkena) 'Pertsonak oinarri dituen udala' goiburuarekin.

Iaz baino material gehiago lortu du; hori Gurutze Gorriari emango dio, beharra duten familien artean banatzeko