
Epaileak kautelazko etxegabetzea dekretatu duela adierazi du sindikatuak, bizilagunen errekurtsoa erantzun baino lehen. Etxegabetze dataren zain daude orain.

Etxebizitza Sindikatuak adierazi du sei bizilagunek "kale gorrian geratzeko arriskuan" jarraitzen dutela. Horrez gain, eta "borrokari eta presioari esker", beste hiru familiarentzat akordioa hobetzea lortu dela baietsi dute.

Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi du behin betiko akordioa lortu duela Escalerillaseko etxebizitzetan "errentamendu eskubideak indarrean" zituzten bost familiekin.

Trintxerpe Illunbez gain, Escalerillaseko bizilagunek ere bi urte daramate borrokan. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak kasuaren kronologia egin du.

Etxebizitza Sindikatuak adierazi du epaileak saihestu egin duela isilbidezko subrogazioa zegoen ala ez erabakitzea. Bizilagunak eta sindikatua erabakia apelatzea aztertzen ari dira.

Astelehenean Escalerillaseko familien aurkako epaiketa egin zen Donostiako auzitegian. PPAk epaiaren balorazioa egin du.

Atzo goizean Pasaiako portuaren jabetzako Escalerillaseko etxebizitza blokean bizi diren bederatzi familietatik bosten aurkako epaiketa egin zen Donostiako epaitegietan.

Escalerillaseko auziaren inguruko informazioa helarazteko, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak herri batzar informatibo bat egingo du hilaren 29an, Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30ean.

Pasaiako portuak Escalerillaseko blokean bizi diren bederatzi familiak etxegabetzeko prozedura judizialak martxan jarri dituela baietsi du sindikatuak. Bostek ekainaren 30ean dute epaiketa.

Escalerillaseko bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek agerraldia egin dute. Haien kontrako "ofentsiba" gogortu dela salatu dute.

Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak 'Escalerillas etxepe bat borrokan' dokumentala proiektatuko dute hilaren 26an Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:30ean.

Martxan da XVI. Musikaz Blai. Bihar eta etzi hainbat ekitaldi jasoko ditu barrutiak, eta trafikoan eragina izango dute.