
Topasetik (Salamanka) El Duesora (Kantabria) lekualdatu dute preso oreretarra. Errenteria-Oreretatik 175 kilometrora dago orain.

Pandemia barrutik nola bizitzen ari diren, zein eragina izaten ari den presoengan zein haien senide eta lagunengan aztertuko dute hilaren 30ean, eta hausnarketarako bidea zabaldu, Sare Herritarrak antolatu duen hitzaldiarekin.

Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak hamazazpigarren eguna egin du gose greban gaur; lehenengo hamabietan, egarri greba ere egin du. Egunero ari dira Ruizi elkartasuna erakutsi eta Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko protesta egiten Errenteria-Oreretan.

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.

Onintza Ostolaza abokatuak, Eli Arrieta Mikel Arrieta larri gaixo dagoen Oreretako presoaren arrebak, eta Ohiana Mujika Joanes Larretxea oiartzuarraren bikotekideak espetxeetako azken ordukoak, eta senideek egoera nola eramaten ari diren kontatu diote HITZAri.

Oihane Etxebarrieta hondarribiarrak bere liburua aurkeztuko du gaur. Preso egondako emakume oiartzuarrekin solasaldia egingo dute gero.