
Etorkizunaren Alde plataformako kide, eta aldi berean Oreretako hiru gazte auzipetuetako baten aitak epaiaren lehen balorazioa egin du HITZAn.

Auzitegi Nazionalak ebatzi du ez zirela terrorismo ekintzak izan 2017ko martxoaren 11an Iruñean manifestazio baten ondoren gertatu ziren istiluak.

Bihar elkartasun eguna egingo dute Etorkizunaren Alde Plataformak antolatuta. Hiru gazteak behin behinean aske, aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte.

Askatu dituzte behin behinean Iruñeko espetxean martxoaren 13az geroztik ziren Oreretako hiru gazteak.

'Argia'-k argitaratu duenez, orotara hamazazpi dira martxoaren 11n Iruñean izan ziren istiluen harira auzipetu dituzten gazteak.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Oreretako lau gazteak babesteko. Etorkizunaren Alde plataformak deitua, sei sindikatuk babestu zuten.

Hibaikako eta San Juango arraunlariek ere bat egin dute, eta argazkia egin dute espetxeratutako gazteen gurasoekin.

Terroristak ez direla, eta aske behar dutela aldarrikatzeko, Etorkizunaren Aldek Iruñean atxilotutako gazteei babesa emateko manifestazioa egin du.

Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako hiru gazteen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan.

Hiru hilabete beteko dira Iruñeako gertakarietan lau gazte oreretarrak atxilotu zituztenetik.

Hiru gazteek akusazioak ukatu egin dituzte epaiketan, manifestaziora joan zirela baina ondorengo liskarretan ez zutela parte hartu esan zuten asteleheneko saioan.

Maiatzaren 21 eta 23an epaituko dituzte "desordena publiko terroristak" leporatuta. Zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat.

Etorkizunaren Alde plataformak egun osoko egitaraua antolatu du, argazki masiboa, ekitaldia, bazkaria, poteo girotua eta kontzertuak tartean.

Babesa jasotzen jarraitzen du Etorkizunaren Alde plataformak, Oreretako hiru gazteak espetxeratu zituztela zazpi hilabete bete direnean. Gurasoek «ziurgabetasunez» bizi dute «desproportzio» gisa definitzen duten egoera.

Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar (ostirala), Etorkizunaren Alde plataformak antolatua. 19:00etan da, Herriko Plazan.

Orain arte herritarrek erakutsitako babesa "bihotzez"eskertu, eta "beharrezkoa" dutela nabarmendu zuten, eta eskaera egin zieten erakunde eta politikoei: "Desproportzioaren kontra eta arrazoiaren alde egin dezatela, kasu honetan eta bestetan, dagoeneko batzuk egin duten bezala".

Lau hilabete bete dira gazteak atxilotu zituztenetik. Aske uztea eta Iruñeko gertakariak terrorismotzat ez jotzea eskatuko dute gaurko elkarretaratzean.

Igandean manifestazioa izango da, 12:30ean, Herriko Plazatik abiatuta

Etorkizunaren Alde plataformak lau gazte oreretarren kasuan Gorenaren erabakia arbuiatu, eta manifestaziora deitu ditu herritarrak uztailaren 2rako.