
Etxekolan egitasmoaren bidez lan eta zaintza duina ezartzeko bitartekoak ezarri dira 2018tik. Hortik abiatuta, eta hainbat eragileren ekarpenarekin, eredu izango den euskarria sortu dute.

SOS Arrazakeria Errenteria-Oreretako etxeko langile migranteen aholkularitza zerbitzuko teknikariek agerraldia egin dute gaur. Josepa Antoni Anitzenean duten egoitzan egin dute agerraldia, urteko balantzea aurkezteko, zehatz.

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldearen ekimenez, etxeko lanaren gaineko jardunaldia egiten ari dira Merkatuzarren. Mugimendua indartzea dute asmo.

Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen taldeak kolektibo horren bigarren festa antolatu du larunbaterako. Sareak ehuntzera deitu dute sektore horretan lanean diharduten emakumeen egoera prekarioak duintzeko.

Festa izango da, etxeko lanetan ari diren emakumeak batu eta jai giroan gozatuko dutelako eguna; baita aldarrikapena, emakumeek berez jasaten duten desberdintasun egoera, muturrekoa delako etxeko langileen kasuan.

Etxeko lanetan ari diren etorkinek jasaten duten "diskriminazioa, esplotazioa, sexu jazarpena, matxismoa eta arrazakeria" salatu zuten bildutakoek.

Zaintza oinarrizkoa izanagatik, lan horretan ari diren pertsonei ez zaiela aitortzarik egiten salatu du SOS Arrazakeriako Etxeko Langile Etorkinen taldeak.

COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina aritzeko udalak onartu duen talka planaren barrukoa da diru laguntza.

Doku-foruma antolatu du Alternatibak ostiralerako Mikelazulo elkartean.

Etxeko langileen eskubideak bermatzeko eskatu du Etxeko Langile Etorkinen elkarteak. Legeak ezartzen duenetik urrun dira eta ordutegiak, soldatak eta jai egunak ez zaizkie errespetatzen.