
700 muxu eta besarkada emango dizkiote Errenteria-Oreretari gaur bertako bizilagunek, bat bete duen urte bakoitzeko.

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu eratu zenetik apirilaren 5ean, datorren igandean. Ezingo du kalean ospatu, handiki, halabeharrez; Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak eta konfinamenduak ez duelako horretarako aukerarik eskainiko, baina ospatu ospatuko dutela esan dute gaur udal ordezkariek, Aizpea Otaegi alkatea buru.