
Gaurkoa Errenteria-Oreretako Sarek egingo duen azken Azken Ostirala izango da. Hala ere, lanean jarraituko du Sarek, euskal errepresaliatuen bueltan sortzen diren beharrei erantzuteko.

Etxerat elkarteak, Sare Herritarrak eta Oarsoaldeko Kristau Komunitateak elkarlanean antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.

Oiartzungo Sarek deituta, elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan. Presoen etxeratzea eskatuko dute.

Euskal presoen etxeratzea bere egin duten herriko hainbat eragile eta norbanakoekin bideoa egin eta sare sozialetan zabaltzen ari da.