
Urtarrilean sei izan ziren euri tantarik gabeko egunak, eta otsailean, oraingoz, bakarra.

Barbara ekaitzak eskolako sabaian eragindako kalteengatik, amiantoa zuen teilatua guztiz kendu behar izan dute. Babesteko ipinitako plastikozko olanak ez du euritea jasan.

Euria erruz eta etengabe bota dezakeela 36-48 orduan aurreikusi du segurtasun sailak, eta horrek, Kantauri isurialdean 24 orduan 60-80 litro metro kuadroko pilatzea ekar dezakeela bihar eta etzi artean.

Bihar Zinema Txikia Trintxerpen, eta etzi Markeliñeren 'Euria' Donibanen

Oiartzun ibaiak ez du momentuz arazorik sortu, baina hainbat adar erori dira herriko puntu ezberdinetan, eta putzu batean harrapatuta gelditu dira hiru auto Pontikan.

Igandeko Zuhaitz Eguna bertan behera utzi du udalak




Errenteriako Erdiguneko Maria Lezo eta Xenpelar kaleen hasierak itsas mailarekiko kota baxuenean daude, eta, beraz, gerta daitezkeen uholdeen aurrean eremu kaltetuenak dira.

Atzo goizean botatako euriak kalte batzuk eragin ditu Oiartzunen, baina ez da ezer larririk gertatu. Udala garbitzen ari da.

Itsasgorarekin hasi dira Hondfarribiko errekak gainezka egiten eta Kosta, Amute, Mendelu eta Jaitzubiko baratzeak urez betetzen hasi dira. Euria egiten jarraitzen du eta momentuz egoerak okerrera egingo du, landa eremu horietan behintzat.

Faroko bideko luiziaz gain, asteburuko euriteek ez dute oraingoz kalte handirik eragin Hondarribian, baina itsasgoraren zain daude baserritarrak, marea jaistearekin ez baita baratza eta landetan pilatutako uraren maila jaitsi, "lurrak ezin du gehiago xurgatu", diote. Amute-Kosta eta Jaitzubiko ubide askok gainezka egin dute eta, euria geratzen ez denez, datozen orduetan baratza eremua urez gainezka gera daiteke. http://youtu.be/lE2j7Ven-q0

http://www.youtube.com/watch?v=wtRDo8X1E_I&feature=youtu.be

