
Mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur, krisi ekonomikoari aurre hartzeko eta mugimenduaren planteamenduak gizarteratzen joateko helburuarekin.

Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio eguna antolatu du ostiralerako. Oiartzunen arratsaldean egingo dute, lau zutabetan.

Hilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako antolaketa lanak jarraituko dituzte.

Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.

Lan, bizitza eta pentsio duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute hilaren azken ostegunerako. Munanierren geratu dira arratsaldean.