
Ostiralean hasita, hilaren 23ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko ditu Musikastek bost agertoki ezberdinetan. Helburua, hasi zenean bezalaxe, euskal musika, obra klasikoak eta garaikideak zabaltzea, egungo egileei babesa emateko, eta emakume konpositoreen sorkuntza berriei aipamen berezia eginez.

Musika korala, garaikidea, antzinakoa eta ganbarakoa entzuteko aukera eskainiko du astebetez Musikastek, haurrei begirako jarduera didaktikoekin batera.

Hamar estreinaldi, berrogeita bederatzi musikagileren lanekin dator Musikasteren 46. ekitaldia. Horietatik 24 lan garaikideak dira, eta hauetako hamalau emakume musikagileenak.

Ostiralean hasiko den Musikaste Euskal Musikaren Asteak, Andra Mari abesbatzaren 50 urteko ibilbideari tarte berezia eskainiko dio.

Lekuona Fabrikak bat egingo du ohiko Musikasteren agertokiekin eta azken bi kontzertuak bertan eskainiko dituzte.