
Oiartzungo Asanblada Feministak bazkari beganoa antolatu du; bazkalostean, bingo musikatua eta Boloma zunba kuir ikuskizuna egingo dute.

Dozenaka emakume izan dira Emakumeen Etxeak antolatutako bazkarian; arratsaldean, ekitaldia egingo dute eta Dj Lerele izango da.

Itxialdiak iraun dituen aste luzeetan, Pasaiako Udalak emakumeekiko konpromisoari eutsi dio. Indarkeria matxistaren biktimei emandako arreta zerbitzua eta jabetze eskola telematikoki bermatu dira alarma egoeran.

"Ertzetatik" hausnartuko dute datorren ostiraleko saioan, besteak beste, generoa, arraza, klasea, identitatea eta sexu-aukera izanik hizpide.