
Datorren denboraldira begira ere jarri da presidentea, beste talde bat izango baitute, eta finantziazio iturri berriak beharko baitituzte.

Lehen taldeak hiru jokalari berri izango ditu, eta Gazteen Mailako taldea ere osatu du Antxo AF-k. Guztira 45 futbolarik osatuko dute familia zuri-gorria.

Hamaikako taldeak hutsean berdindu du etxeko lehian, esperotako hiru puntuak lortu ezinik. Areto futbolekoek gol batengatik galdu dute Elorrion.

Gertakizun historikoa izan da joan den asteburukoa, antxotarrak lehen aldiz sailkatu baitira Bigarren B-ra igotzeko faserako.

Antxo A.F. eta Pasaia K.E. etxean izango dira asteburu honetan. Larunbateko partidak bultzada izan daitezke lehen fasea borobil amaitzeko.

Lehian ari diren Pasaiako bi taldeek garaipena lortu dute asteburu honetan. Areto futbolariek lauko abantaila atera diote Antiguokori, eta 0-1 irabazi du Pasaia K.E.-k Durangon.

Gizonen Hirugarren Mailan dauden Antxo A.F. eta Pasaia K.E. taldeak lehian izango dira asteburu honetan. Areto futbolekoak etxean, eta hamaikakoak Durangon.