
Futbol egokitu eskola sortu dute Mindarak eta Oiartzun Kirol Elkarteak, oinez ibiltzeko gai diren gaztetxo elbarrientzat. Futbola normaltasunez bizitzeko baliabideak eman nahi dizkiete.

Trintxerpe Kirol Taldeak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatu dute elkarlanean. Aniztasun funtzionala izan ala ez, haur eta gazte guztiek ahalko dute parte hartu.

Topaketa hilaren 26an egingo dute, eta bi ordukoa izango da (11:00-13:00). Hilaren 21era arte eman daiteke izena.

III. futbol egokitu jardunaldia antolatzeko ardura izango du Mindarak, Oiartzun Kirol Elkartearen laguntzarekin batera. Zubietan izango da.

Martxoaren 16an egingo dute, Mindarak eta Oiartzun Kirol Elkarteak antolatuta. Ezgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten oinezkoentzako topagunea da.