
Kontratu berria apirilaren 1ean hasiko da, eta urtebeteko iraupena izango du. Horrekin batera, bukatutzat ematen da Oarsoaldea S.A.-ren kudeaketa.

Astean zehar 06:30ean zabalduko ditu ateak Galtzarabordako kiroldegiak apirilaren 1etik aurrera; igande eta jai egunetan arratsaldez ere zabalik izango da Galtzarabordako kiroldegia.

Heldu zein haurrentzako aukera zabala prestatu dute ikasturte berriari begira, eta oraindik izena eman daiteke hainbat jardueratan.

Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenu lanak egiteko itxiko dute hilaren 31tik abuztuaren 15era arte.

Lasterketan parte hartzen duten guztiek takilak eta dutxak doan erabiltzeko aukera izango dute, kiroldegietako harreran beren dortsala erakutsita.

Galtzarabordako kiroldegiak ateak itxiko ditu hilaren 31tik abuztuaren 15era bitarte, garbiketa eta mantenu lanak egiteko.

Igeriketa lehiaketa dela eta, eguerdira arte itxita egongo da igerilekua. Jaioberrientzako ikastaroek bere horretan jarraituko dute.

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, eta Fanderiako igerilekuak soilik apirilaren 16an eta 17an irekiko dira.

Sustapen kanpaina bat jarri dute martxan 2022ko denboraldiari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin.

Urtarrilaren 1etik Oarsoaldea SA herriko kirol instalazioak kudeatzen ari da. Aste honetan, Oarsoaldea SAk banku ordainagiriak jaulki ditu erabiltzaileen abonuak eta ikastaroak ordaintzeko.

Hilaren 22an egingo dute zunba maratoia Galtzarabordako kiroldegiaren pistan. Jasotako diru guztia, Mindara elkartearentzat izango da.