
Lezoko Herri Olinpiadek aro berriari ekingo diote aurten. Herriko komite olinpikoak jada jakinarazi ditu aro berri horretako datu orokorrak.

Oiartzun Burujabe proiektua aurrera doa, eta mahai sektorialak martxan daude. Orain, herritarren sarea egituratuko dute, proiektuan herritarrek ardura gehiago izan dezaten.

Euskararen normalizazioa bultzatu eta hizkuntza eskubideak bermatzeko plan estrategikoa osatzeko prozesua martxan du udalak.

Ostegunean egingo dute prozesuaren ondorioen partekatze saioa Xenpelar Etxean, 19:00etan hasita.

Asteburuan hasiko dira aro berriko Lezoko Herri Olinpiadak. Ostiralean taldeen aurkezpena egingo dute, eta larunbatean dira lehen probak.

Hilaren 7an, 19:00etan, Landare herriko tabernan aurkeztuko du Oreretako Sortuk 'Arnasberritzen. Euskalgintzaren erronkak, ezkerretik eta independentismotik' gogoeta. Ideien faktoria hitzaldi zikloaren baitan antolatu dute.

Auzolanean egindako bi urteko berrikuntza lanen ondoren berriz ere zabalduko dute herrigintzari bideratutako eraikina.