
Portuan eta Luzuriagan lan egin zuen Alejandro I.E. birikako minbiziagatik hil zen. Eritasuna amiantoaren eraginez izan zuen.

Goizaldean izan da istripua Gi-636 errepidean. Beste bost lagun zauritu dira istripu berean.

Ekintzailea, sexu askapenerako borroketan aritua urte luzez. Ilusioz egindako borroka, bide asko zabaldu zituena.

Atzo iluntzean atera zen arrantzara. Gaur goizean etxean ez zela ikusita, larrialdi zerbitzuetara deitu dute haren hurbilekoek.

Iaz zuhaixka landatu zuten. Aurten, loreak landatu, antzerki laburra, dantza eta bestelakoak egin dituzte.

Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».

Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.

Ekitaldi xumea eta laikoa izango da, kide bat galdu duten familiei begirakoa, eta parte hartu ahal izateko, ostirala —hilak 10— baino lehen jarri beharko da aurrez harremanetan udalarekin 943 449 611 telefono zenbakira deituta 08:00etatik 14:00etara.

Hamarnaka lagun kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean eta Bidasoan. Horietako askok arin pasa dute gaixoaldia, beste batzuk larri, eta gutxi batzuk ez dute borroka irabaztea lortu.

Hitzordua Herriko Plazan egin dute astelehenean, 11:00etan. Jubilatu eta pentsiodunak deitu dituzte parte hartzera, baina baita gainontzeko herritarrak ere.

Larunbatean hil zen, 72 urte zituela. Antxoko jaietako ikur, haren ekarpena oso nabarmena izan da barrutian. Hutsune nabarmena du Antxok.

Jakinarazi zuen udalbatzak azken osoko bilkuran dolu ekitaldia egingo zuela alarma egoeran zehar hildako pertsonen familiekin.

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da.