
Kudeaketa hori Garbitania entitate publikoaren bitartez egitea onartu dute asteon egin duten otsaileko osoko bilkuran.

Sustatzaileek musikaz betetako jai bat antolatu dute hilaren 12an San Pedroko Proisako estalkian, 17:30etik aurrera.

Konpostatzeko programetan parte hartzen duten familiei esker 38 tona bio hondakin kudeatu dira konpostaje bidez, eta 7,6 tona konpost sortu da Errenteria-Oreretan, iaz.

Uztailean jaso dute lezoarrek hondakinen tasaren erreziboa. Igoera nabarmena sumatu dute, %50ekoa. Iazko irailean hartu zuen tasa hori igotzeko erabakia udalak, legediaren arabera zerbitzu horrek ezin duelako defizitarioa izan.

Lezon auzo konposterako bost gune daude, eta 71 familia erabiltzaile. Hondakinen tasan %40ko hobaria dute auzo konposta egiten dutenek.

Mater ontzia euskal kostaldeko zortzi herritan izango da uztailean hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta hausnarketa parte hartzaile bat sortzeko.

Bost eguneko garbiketa kanpaina egin dute udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean.

Bi urte bete berri dira Teo Alberro Bilbaok Pasaiako aginte makila hartu zuenetik. Agintaldiaren lehen erdiaren balorazioa egin du alkateak, eta baikor baloratu du orain artean osatutako ibilbidea.

Urtebetean udalerriko birziklapen tasa 5,5 puntutan igo da. 'Etorkizuna birziklatzen' kanpainak Pasaian inpaktu positiboa izan duela adierazi du udalak.

Lizeoko, Anuntziatako eta Karmengo Amako LH5eko ikasleek Pasaiako Udaleko Zerbitzu Sailaren pabiloia bisitatu dute aste honetan, egiten duten lana bertatik-bertara ezagutzeko.

Herriguneko 32 guneetan egingo dute aldaketa. Edukiontzi berriak handiagoak izango dira, eta kamioiek errazago hustuko dituzte.

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.

Herritar batek San Markon animalien hondakinak aurkitu zituela salatu ondoren, udalak Ertzaintzarekin batera ikerketa jarri duela abian jakinarazi du gaur. Helburua gertaera horren nondik norakoak argitzea da.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 25ean Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Materrek eta udalak antolatuta, Antxoko erreka auzolanean garbitu zen hilaren 15ean. Orotara, 108 kilogramo hondakin jaso ziren.

Piku kalean obrak egiten ari direlako aldatu dute lekuz zerbitzua, behin-behinean. Hileko lehen eta azken ostegunetan izaten da herrian furgoneta.

Alderdi jeltzalearen helburua da 2026ko ekitaldiko fiskalitatea bidezkoagoa, iraunkorragoa eta sozialagoa izatea. Hiru proposamen egin dituzte.

Herritarrek, azaroaren 14ra arte izango dute ordaintzeko aukera.

Gune berriak Bordalabordako 5. zenbakian eta San Roke kaleko 6 eta 8 zenbakien inguruan kokatu dituzte. Orotara, sei gune daude barrutian.

'Etorkizuna birziklatzen' kanpainaren bigarren fasean informazio puntu finko eta mugikorrak ezarri zituen udalak. Puntu finkoak Trintxerpeko Gudari plazan eta Antxoko Biteri plazan daude kokatuta.