



Hondarribia futbol taldeak Arrasaten jokatuko du etzi, Mondragon taldearen kontra. Hondarribiarrak bost puntu aurretik daude sailkapenean, baina sailkapenean bata bestearen ondoan daude: bederatzigarren dago Hondarribia eta hamargarren Modragon. Partid...

Ohorezko Mailako hamabigarren jardunaldia biribila izan da Hondarribia futbol taldearentzat, Oiartzunen garaipena lortu eta aurreko taldeekiko tartea txikitu duelako. Zortzigarren lekuan jarri dira, baina talde indartsuenek huts egin zuten eta, liderra aparte utzita, lehenengo bederatzi tokietan apenas dago diferentziarik. Larunbatean Hondarribiak merezita irabazi zuen Oiartzunen (0-2), uneoro baloiaren jabetza berdeena izan baitzen. Rodrigok sartu zituen hondarribiarren bi golak, 37. eta 70. minutuetan. Sailkapenean zortzigarren postuan jarri dira eta hobeto izan zitekeen, baina aurretik dituzten Berio, Aretxabaleta eta Bergarak irabazi zuten. Nolanahi ere, aurreko aldea estututa geratu da, jardunaldia hasi aurretik lehen hiru postuetan zeuden taldeek —Hernani, Touring eta Tolosa— galdu zutelako. Hala, Hernanik lider sendo izaten jarraitzen du, baina bigarren postuan jarri den Real Union B taldeak lau puntu besterik ez dizkio ateratzen seigarrenetik bederatzigarren lekuan dauden Aretxabaleta, Berio, Hondarribia eta Oiartzun taldeei. Lau hauek sei puntuko aldea ireki dute hurrengoekiko, eta dagoeneko jaitsiera postuak 11 puntura dituzte. Datorren asteburuan Hondarribiak etxean jokatuko du, bederatzi punturekin azken hirugarren den Beti Gazterekin. Mikel Llorenterenek sekulako aukera izango dute sailkapenean koska bat gehiago igotzeko.

Askoren ustez kirol partidetako atsedenaldiak, izenari men eginez, atseden hartzeko dira. Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak bi zati nagusien tartea baliatu du lehen bi laurdenak ahazteko, eta hurrengo bietan kantxa jatera ateratzeko. Izan ere, gaur, ...

Hondarribia futbol taldeak Trintxerperekin berdindu zuen larunbatean Hondartzan, Ohorezko Mailako 11. jardunaldiko partidan (2-2). Puntu bakarra lortuta, sailkapenean atzera egin dute hondarribiarrek, bederatzigarren postura, baina aurretik dituzten bi...

Sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko aukera ona galdu zuen Ohorezko Mailan ari den Hondarribia futbola taldeak larunbatean, Ondarroako Aurrerarekin etxean galduta (0-1). Kanpotarren gol bakarra 4. minutuan iritsi zen (Eneko); ordutik, etxekoak saiat...

Hondarribiko egoilariek kiroldegiko aparkalekuan eta Minatera kalean autoa uzteko txartela eskura dezakete 20 eurotan. Foru kalean aparkatzeko ere, 20 euroko txartela atera dute, eta hauek, Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan eskatu behar dira. Irailaren ...

Euskal Herriko musika eskola elkarteak antolatuta, XXI. mendeko hezkuntza artistikorako Hondarribiko deklarazioa sinatuko dute astelehenean arratsaldeko zazpietan Hondarribiko Paradorean. Mundu mailako hitzaldietan jasotako premisetan oinarrituko da de...

Hondarribia Dantzan ekimena ospatu dute asteburuan, Kemen Dantza Taldearen eskutik. Larrain dantza zaleek ikastaroa egin zuten Jostaldin eta larunbatean egin zuten erromerian, bertan ikasitakoak praktikan jarri zituzten (irudian). Larunbatean egin zituzten ekintza gehienak eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Irun eta Hondarribiko dantzarien emanaldiak izan ziren.

Murtziako espetxean dagoen Urko Labeaga euskal preso hondarribiarra isolamenduan jarri dutela jakinarazi du Herrirak. Herri mugimenduaren arabera, “espetxe politika minaren sortzaile besterik ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honekin bukatzea ezinbestekoa da”. Bide horretan, gaurko azken ostiraleko karteladan parte hartzeko eskatu die Herrirak hondarribiarrei: 20:00etan hasiko da, San Pedro kaletik. Karteladaren ondoren afaria egingo dute Olagarro elkartean. Hara joan nahi dutenek aldez aurretik gorde behar dute tokia, 663 16 79 77 telefono zenbakira deituz.

Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen astetan. Enpresa eraikitzaileari proiektua esleitzeko arazo baten ondorioz atzerapena izan da, eta orubearen indusketa arkeologikoa egingo dute Miren Ayerbe Udal arkeologoaren zuzendaritz...

500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Iragan ostegunean, Tomas Urzainki historialariak hitzaldia eman zuen eta bihar, 10.30ean Zuloaga ...

Etzi Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak salgai daude Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.

500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Erakusketan, Cesar Oroz-en koadroak ikusi ahal dira,eta “Por qué lo llaman anexión cuand...

Hondarribiak mailari eusteko ligako azkeneko partira erabakiorra jokatuko du larunbatean Tolosaren aurka. 3-1 galdu zuen larunbatean Real Unionen aurka, eta liga bukaera konplikatu zaie Mikel Llorenteren mutilei. Azken bosgarren dira sailkapen orokorr...

Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren bigarren edizioa antolatu du astebururako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Bihartik igandera luzatuko dute festa eta longboard skate, ...

Euskarazko literatura tailerra egingo dute bihar arratsaldeko hiru terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Utzi Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua landuko dute. Zazpigarren urtez antolatu ditu Hondarribiko liburutegiak literatur tailerrak eta esperie...

Larunbatean eguerdiko ordubatean, Hondarribiko Kai Zaharrean, plazak bete ekimena egingo dute. Hiru multzotan joango dira Kai Zaharrera: lehenengoa, Amutetik aterako da eta bizikleta martxa izango da, bigarrena, Portutik aterako da eta hirugarrena, its...