
Jende pilaketarik gabeko aisialdi segurua eta jarduera fisiko osasungarria sustatzeko Errenteria-Oreretako mendiak eta natura eremua ezagutzeko gonbita egin du udalak.

Hiru ibilbideko erronkari ekingo diote Donibaneko erretiratuek. Luzeraren arabera sailkatu dituzte hiru bideak.

Alaberga baserriaren ondoan eraiki dituzten 30 etxebizitza eta garajeko eraikin berriari lotuta urbanizazio osagarrirako lanen barruan zegoen aurreikusia eremu hori sortzea, eta dagoeneko zabalik dago.