
XXXVI. Oreretako Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur, omenaldi eta guzti. Datorren larunbatekoa festarako eta aldarrikapenerako eguna izango dela aurreratu dute.

Herriko bazter denetan da ezaguna Idoia Arbelaitz. Bera da Sagardo Egunaren aurtengo omenduetako bat. Antolaketa lantaldera emakume gehiago erakartzeko lanean ari dira. Hunkituta jaso du aitortza.

Sagardoaren festak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu hilaren 29an. Foru plazan egingo da eguneko lehen txotxa, 12:00etan.

Oreretarra 2002an atxilotu zuten, ‘herriko tabernen auzia’-ren barruan. Bi urtez izan zuten espetxeratuta, eta hamabost hilabeteko zigorra jarri zioten 2015ean. Atzera begirada eman du.
