
Donibaneko irisgarritasuna bi igogailurekin hobetzea asmo duen proiektuaren idazketa 23.550 eurogatik esleitu du udalak. Idazlanaren egikaritzeak sei bat hilabeteko luzapena izango duela aurreikusi dute.

Udalak jakinarazi du bihar (hilak 3) hasi eta hiru astez egongo dela geldirik, modernizazio lanak egin behar dituztelako.

Herriko jaietan ordutegia luzatzeak utzi duen "esperientzia positiboak" bultzatuta hartu dute erabakia, baita ere "herritarrek ondasun publiko horiek zaintzeko orduan izan duten kontzientzia".

Birgaitze lanak direla medio, bi kaleen artean dagoen igogailua ezin izango da erabili datorren astelehenetik irailaren 23ra arte.

Aurreikusita zegoen elizaren azpiko igogailua atzotik hilaren 23ra arte egotea geldirik, baina obrak oraindik hasiko ez direla iragarri du udalak.

Beheko igogailua uztailaren 12tik 23ra egongo da geldirik, eta goikoa uztailaren 26tik abuztuaren 20ra arte. Bi kabina eta txasisak aldatuko dizkiete.