
Kastroko iturri ibiltariaren kartelak iragarriko ditu Xanistebanak. Gainera, jakinarazi dute txupinazoa Urmendi haur eskolak botako duela.

Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.

Xanistebanetako Jai Batzordeak Igor San Joseren kartela onena dela erabaki du. Artaso elkarteak botako du suziria, 50. urtemuga dela eta.