
Pasaitarrak animatu dituzte seme-alabak herriko eskola publikoan inskribatzera, "kalitatezko hezkuntza euskaldun, berdintasunezko eta inklusiboaren" alde.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an da Errenteria-Oreretan. Eguna girotzeko, jarduerak egiten ari dira eskualdean. Ostiralean, Lezoren txanda.