
Gaurtik eta hilaren 31ra bitartean, Donibaneko santioak izango dira. Gaur jaurti du txupina Xatur Telletxeak, eta suziria piztearekin batera, sanjuandarrak zortzi eguneko festa giroan murgildu dira.

Gure Eskuk Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egiteko eta ikurrinik erraldoiena sortzeko crowdfundinga iragartzeko agerraldia egin dute hamalau txirrindularik Errenteria-Oreretan.

COVID-19aren osasun larrialdian bizitza galdu dutenak gogoan, haga erdian dira herri sarrerako ikurrinak eta herriko armarria eta dolu-xingola duen bandera jarri dute udaletxean.

Duela 40 urte legeztatu zuten ikurrina, eta Lezoko udaletxeko balkoian 1977ko urtarrilaren 18an jarri zute. Atzera egin eta gogora ekarri nahi izan du egun hura Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak.

Ikurrina eta banderak duen esanahia goratzeko ekitaldia egingo du Etxetxok hilaren 21ean. Balkoietan ikurrinak jartzeko eskatu diete lezoarrei.

Udalean Espainiako bandera inposizioz jarri behar izan dela salatzeko, sanferminetan balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriari taldeak. "Inposizioak jarraitzen duen bitartean ikurrina balkoietan iraunkorki mantentzeko" eskatu dute.

Udaletxeko balkoian eta pleno aretoan Espainiako bandera jartzeko agindua salatzeko, ikurrinaren aldeko ekitaldia egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Herriko Plazan bildu den udal ordezkaritza batek, Julen Mendoza alkatea buru zuela, udalbatzarrak gaiaren harira onartutako bi adierazpenen berri eman du. Alkateak irakurri ditu bi adierazpenak, eta ondoren, adierazpen horietako batean onartu bezala, Espainiako bandera "inposatuta" jarriko dela adierazten duen plaka bat deskubritzeari ekin diote, plazara bildu diren herritarren txalo artean. http://youtu.be/nacf1BUOkbA

Jazotakoa "bandalismotzat" jo du Jesus Mari Martiarena alkateak eta gertaera hauek herriari "min handia" egiten diotela uste du.

10:00etan plazatik lehen dorrera arteko paseoa egingo dute, bertan herri argazkia egiteko. Ekitaldi nagusia 12:30ean izango da.