
Azaroaren 9ko goizean ipar martxako irteera egingo dute Hondarribira, eta ilunabarrean Bizarainera mendi buelta, eta izar-ilargi ikustaldia Añabitarten.

'Iber3' iniziatibak eskualdeko udalerriak ikertzea du helburu. Hiru ibilbide mota proposatu dituzte: neurtuak, interaktiboak eta orientaziokoak.

Aurretik den urte osoan zehar denera hamaika txango plan proposatu dituzte. Horiek guztiak egiten dituenak saria jasoko du.

Hilaren 27-28 artean bi eguneko irteera proposatu du herriko mendizaleen taldeak. Hilaren 20an, berriz, Arabako Biraren 29. etapa.

HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren barruan, Oiartzungo Beloaga gaztelura irteera egin zen atzo.

Izaeraz bete du 2023-2024 sasoiko egutegia Lezoko mendi taldeak. Zazpi herrialdeetako gainak besarkatuko dituzte.

Hilaren 27an joango dira Lezoko erretiratuak Elizondoko feria ezagutzera. Urri eta azaroko olinpiadak ere aurrera doaz.

Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da.

Hilaren 19rako Tolosaldeko biraren 8. etapa antolatu du mendizale elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Larunbatetik astelehenera bitarteko irteera antolatu dute mendi taldeek, Asturiasko printzerrira: ibilaldi bat eta bi tontor.

Izarraitz aldera joango dira, hango Erlo eta Xoxote gainetan zehar ibilaldia egiteko. Izen ematea, Orki tabernan zabalik.

Ontzi Museoaren eskutik, itsas irteera egingo da hilaren azken larunbatean. Pasaiako bazterren ezkutupeko altxorren berri emango dute bidean zehar.

Briñas herria bisitatzeko aukera hilaren 31rako jarri du Aiton Bordak. Bidaiarako izena eman daiteke, elkartean bertan, hamar euroan.