
Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa lehiatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian. Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du egun osoko topaketa. 20:00ak arte gozatu ahal izango da mahai tenisaz.

Hilaren 31n hasiko dira Pasaiako emakumeei begirako neguko eta udaberriko programako ikastaroak. Denboraldi berrirako, bost tailer eskainiko dira. Izen-emateak hilaren 15etik 30era bitartean egin behar dira.