
Komunitate "aberatsa" direla ospatuko dute; ikastetxearen jolastokia kultur aniztasunaren erakustoki izango da larunbat goizean.

Eresbil Fundazioak eta Andra Mari Abesbatzak bizirik mantentzen duten proiektua ostegunean hasi eta hilaren 28an bukatuko da.

Udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.

Koldo Mitxelena ikastetxeko hezkuntza komunitateak bere proiektu garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen joan den ostiralean: 'Koadro bat testu anitz'

Kirol-pista estaltzeak askotariko ekintzak egiteko aukera emango du, baldintza meteorologikoak edozein direla ere.

Pandemiak ikasleen arteko hartu-emana eragotzi arren, aurten ere askotariko ekimenak egin dituzte. Laburpen-bideoa ikusgai dago jada.

Udalak Koldo Mitxelenako Markola eraikineko patioa modu iraunkorrean babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza kontratatu ditu.

Aitor Mitxelena Rubio zuzendariaren gidaritzapean, Errenteriako Musika Bandakoek 'Inauterietako Atarian' kontzertua eskainiko dute larunbatean Koldo Mitxelenako jolastoki estalian, 12:30ean.

Gaur, hilak 18, 18:00etatik 20:00etara, eta ostegunean, hilak 20, 17:00etatik 18:30era bisitatu ahal izango dira eskolak. Ikastetxea ezagutu ahal izateko hitzordua hartu behar da 943 89 91 87 telefonora deituta.

Udal Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du igandean, udaletxeko arkupetan. San Sebastian Egunaren hurbiltasuna dela eta, Gipuzkoako hiriburuari egindako kantak joko dituzte. Koldo Mitxelena ikastetxeko danborradarekin batera emango dute kontzertua, 12:30etik aurrera.

Kontzertua 12:30ean hasiko da, ikastetxeko jolastokian bertan. Musika bandak Johann Straussen valsak joko ditu. Gainera, kontzertuan bazkide egiten direnek disko bat izango dute opari.