
Kale egoera bizi duten pertsonen testigantza lehen eskutik jaso dute Koldo Mitxelenako ikasleek. Esperientzia horretatik abiatuta gaiaren gaineko hiru film labur sortu dituzte, enpatia oinarri.

Bost hamarkada luze bete ditu Koldo Mitxelena ikastetxeak. Hainbat belaunaldi pasa dira bertatik, makina bat gazte hazi eta hezi dira bertan, baina jasotzeaz gain, eurek ere eman diote institutuari.

Ez dute hutsik egin, ikasleek ere bat egin dute Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin eta bere egonezina agerian utzi dute.

1971eko urrian zabaldu zituen ateak Koldo Mitxelena Institutuak, "lorpen handia izan zen —diote egungo zuzendaritzako kideek— garai hartako udal ordezkarien lana eta iraunkortasunaren ondorio".

A25ari begira elkarretaratzea egin dute Koldo Mitxelena Institutuko ikasleek gaur goizean.

Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek bat egin dute egunarekin, gaur, eta indarkeria matxistaren aurka azaldu dira. Lehenik ikasleek beraiek gairen gainean egindako bideoak ikusi dituzte ikasgeletan, eta gero jolastokian bildu dira Matxismoak hiltzen gaitu goiburua zuen pankartaren atzean.