
Udalak 133.000 euroko inbertsioa egingo dute bi bideak konpontzen. Karrikakoa bukatuta, Ergoiengoa eraberritzen ari dira.

Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak.

Larunbat arratsaldetik dago itxita, eta hiri mantenuko langileek egoera txarrean dauden egur zatiak konpondu arte ez dute zabalduko pasabide hori.