
Argia argitaletxeak 'Ategorrietan Fisterra' komikia argitaratu du, 1931ko maiatzaren 27ko gertaerak ezagutarazteko. Guardia Zibilak zazpi lagun hil zituen tiroz Ategorrietako erlojuan.

Datorren asteazkenean 95 urte beteko dira Guardia Zibilak zazpi lagun Ategorrietan erail zituenetik. Omenaldi gisa, Argia argitaletxeak komiki bat sortu du, eta Trintxerpen aurkeztuko dute.