
Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 21etik 25era. Lau ekitaldiz osatutako programa eraiki dute. Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo zaio, bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra baitzen.

Lezokuak bildumaren laugarren emaitza larunbatean aurkeztuko dute, Gezala Auditoriumean, ekitaldi publiko eta irekian.

Lezokuak bildumaren bigarren ipuina aurkeztuko dute bihar Mikel Susperregik eta Lander Zurutuzak. Maria Labaien sagardogile lezoarra ekarri dute lehen lerrora. Garaiko euskarari ere egin diote keinu.

Lander Zurutuza Patri Urkizurekin eta Luzien Etxezaharretarekin izango da 12:00etan hasiko den aurkezpenean. Liburua erosteko aukera egongo da.

Lezoko Kale Nagusian hil zuten Juanes de Salaberria; hala dio Urbietaenea etxean dagoen oroitarriak. Gertaera hori oinarri hartuta, ipuina idatzi du Mikel Susperregi lezoarrak. Lander Zurutuzak ilustratu du.

'Marinazkane eta zirikuak' ipuina inauteriak bitartean aurkeztu zuten. Orain, plazako estankoan eta Kultura Sailaren egoitzan eros daiteke.

Mikel Susperregik eta Lander Zurutuzak ‘Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua’ ipuina egin eta aurkeztu dute. Lezoarraren joan-etorriak ezagutarazteko lana da, bertako euskararen trazekin.

Udaleko Kultur departamenduak, liburutegiak eta musika eskolak egitarau bateratua aurkeztu dute gaur

Argentinara joandako lezoar baten hiru gutun argitaratu ditu Lander Zurutuzak ‘Lezoko Portua’ blogean. Erbestetik aitari orain 100 urte idatzitakoak lekukotza paregabea dira Zurutuzaren ustez.