
Urtero moduan, berehala agortu dira otsailaren 22an egingo den mendiko lasterketarako dortsalak. Itxaron zerrenda aktibatu dute.

Behobia-Donostia lasterketaren atarian, kirolean nutrizioak duen garrantzia nabarmen jarri dute Ibarguenek eta Mindegiak; kirol nutrizionista da lehena, eta nutrizionista klinikoa bigarrena. Korrika ariko dira biak igandean.

Kirolarekin oso lotuta egon da beti Madaria. Korrikan aritzeaz gain, hainbat kirol talderen kardiologoa izan da, eta kirolarien bihotz errehabilitazioa lantzen du egun.

Mikel Astarloza Txirrindor-eko prestakuntza fisikoaren arduraduna da, eta gakoak eta gomendioak eman ditu Behobia-Donostia bezalako lasterketa bat ondo prestatzeko.

Iaz bigarren izan zen proba horretan lezoarra. Ekaitz arriskuagatik aldaketak izan dira ordutegian, eta lasterketaren zati gehiena gauez egin behar izan dute.

Gaurko Intxixu Trailen helmugan izan da HITZA korrikalarien iritsierak argazki bidez harrapatzen. Hemen, 200 argazkiko sorta.

Gaur goizean izan da Intxixu Trail mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia. Irteeran Izaskun Zubizarreta izan dute gogoan.

Taldearekin izandako bat-bateko tirabirak medio hartu du erabakia pilotu errenteriarrak, eta Hertrampf Gruppe taldea utzi.

18 kilometro luzez maldan gora eta behera ibili diren lasterkari asko harrapatu ditu HITZAren kamerak.

Mattin Odriozola oiartzuarra podiumeko bigarren koskara igo da, eta Sergio Oliveirak bete du hirugarrena. Emakumezkoetan, Etxebesteren atzetik, Maria del Prieto eta Ainhoa Arruti sailkatu dira.

88 oiartzuarrek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia. Haien artetik azkarrenak izan ziren Urritegi eta Andiano.

Behobiako irteeran izango diren 28.000 pasatxo kirolarietatik %4,71 Oarsoaldekoak eta Irun nahiz Hondarribikoak izango dira.

Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.

Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.

Korrikalarien festa da Behobia-Donostia. Baina haien alboan milaka dira errepide ertzetik babesa eta animoak ematen dizkietenak.

Igandean, Behobia-Donostiaren irteerara joateko zerbitzu bereziak ezarri dituzte Euskotrenek, Renfek eta Ekialdebusek. Hemen, horien ordutegiak.

09:30ean jasoko du Behobiak lehen irteera, eta azkena, berriz, 11:35ean. Ikusleek hainbat orduz goza dezakete errepide ertzetik lasterketaz.

Atzoko lasterketan helmugaratu ziren 333 korrikalarietatik ia laurdena Lezokoak izan ziren. Nola ez, txalo zaparrada handienak haientzat izan ziren.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren bezperan egingo dituzte haurren probak. Izen ematean bildutako dirua Mindara elkarteari emango diote.

Maiatzaren 5ean izango da Urdaburu Mendizale Elkartearen mendiko lasterketa. Orotara 250 dortsal jarriko dituzte salgai.