
Laurak Bat elkarteak eta udalak elkarlanean, bi pantaila jarri dituzte Antxon eta Trintxerpen. Hauetan, informazioa, ordutegiak, promozioak eta oharrak kontsulta daitezke, besteak beste.

Pasaiako zerbitzu publiko zein saltokiek haur edo nerabeei telefonoa eskuragarri jarriko diete, haiek beharrezkoa badute hura erabil dezaten, eta ez pertsonala.

'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak sakelako telefonoetarako aplikazio berria du. Komunitatea osatu eta erosleen fideltasuna saritzea du helburu.

"Komunitatea osatzeko, bezeroek Laurak Bateko establezimenduekiko duten fideltasuna saritzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko" baliatuko dute app-a. Dagoeneko deskarga daiteke.

Laurak Batek, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak, gonbidapena egin die «babesa, informazioa eta izapide beharrak» dituzten herriko negozioei: «Batera indartsuago gara».

Elkarteak abiarazitako Pasaiako sekretua ihes-jokoak baditu irabazleak. Sari sorta banatu zuten atzo arduradunek, Trintxerpen.

12 urtetik gorako gazteei eta haur gazteagoen familiei zuzendutako jolasa da. Misterioa argitzeko lau barrutietan barrena ibili beharko da.

Pasaiako Udalak eta Laurak Batek Pasaiako bonuen txanda berria prestatu dute. 9.400 txartel jarriko dira eskuragai.

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Eguberrietan banaketa zerbitzu berezia izango du Laurak Batek: Bicicargo. Edozein barrutitako dendetan erosketak egin, eta aukeratzen den gunean utziko dituzte.

Martxoaren 1 eta 2an egingo dute azoka, Antxoko Kultur Etxean. Sei establezimenduk izango dute postua.

Laurak Bat elkarteak kanpaina berria abiarazi du. Bazkide diren establezimendu guztiek banatuko dituzte 10, 20, 50 eta 100 euroko sariak.

Antxo eta Trintxerpeko hamabi establezimenduk parte hartuko dute merkealdian. Produktuak agortu arte iraungo du azokak.

Sektoreen egoera larria dela iritzita, neurri sorta proposatu du koalizioak. Laurak Bat eta euskara jarri dituzte ardatz, besteak beste.

Laurak Bat merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak bat egin du Pasaiako Udalarekin, herriko negozioen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Laurak Bat elkarteko kide diren Antxo eta Trintxerpeko hainbat establezimenduk sei egunez parte hartuko dute.

Pasaiako ostalariak udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean tasak barkatzea eta sektorea berpizteko plan bat gauza dadin eskatzeko, besteak beste.

Urratsak berandu eman arren, "pozik" agertu dira ostalariak, udal gobernuak haien aldarrikapenekiko erakutsitako prestutasunagatik. "Komunikazio eta elkarlan gehiago" adostu dute bi aldeek.

Laurak Bat Pasaiako merkatarien elkarteak Antxon eta Trintxerpeko tokiko merkataritza zerbitzuen zerrenda osatu du. Berrogeialdia, erosi etxetik gertuen dauden saltokietan.