
ESK sindikatuak deitutako elkarretaratzean, Lehen Mailako Arretaren egoera "utzikeriazko kudeaketa negargarri" baten ondorio dela zehaztu dute.

Hiru aldarri izango dituzte: osasun publikoa indartzea, lehen arreta sendotzea eta barrutian behin betiko osasun zentroa sortzea.

Aurretik bazetorren ere, pandemiak inoiz baino bistakoagoa egin du lehen arreta zerbitzua indartzea ezinbestekoa dela.

San Pedro-Trintxerpe, Antxo eta Donibaneko anbulatorioetan elkartu dira hainbat lagun gaur 13:00etan "lehen arreta arnasberritzeko".

Lehen Arreta "itolarrian" dagoela, eta horrenbestez, herritarren osasuna ere salatu dute bildutakoek.

Bitartekorik gabe, pandemiak eragindako seigarren olatua gainean, eta muga-mugan. Hala sentitzen dira, hala ari dira egunero lehen arretako osasungintzako langileak, eta egoera hori salatzeko kalera aterako dira bihar anbulatorioetan.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzera deitu dituzte Osakidetzako langile guztiak. Osasungintza publiko duina defendatuko dute.

Bilkura 19:00etan izango da, eta aurreko asteetan beste hainbat osasun etxeetan izandako agerraldiei emango die jarraipena.

Osasungintzan ezartzen ari diren murrizketak salatu dituzte, azken horiek, bereziki, lehen arretari eragiten diotela nabarmenduta