
Jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu du. Bide horretan, herritarrei irekitako topaketa bat antolatu dute hilaren 17an San Pedroko lonjan, 18:30ean.

Hirugarren urtez jarraian diruz lagundu du elkartea. Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuei elikadura duina, kalitatezkoa eta elikagarria ematen die irabazi asmorik gabeko elkarte honek.

Errenteria-Oreretako, Hondarribiko eta Irungo Eroski supermerkatuetan izango da bilketa, hilaren 4ean eta 5an.

Zaporeak proiektuarentzat elikagaiak biltzea dute helburu iniziatibaren bidez eta egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako.

6.000 euroko txekea eman dio EHIGEK Zaporeak elkarteari Lesbosen kozinatzen eta janaria banatzen jarrai dezan. Diru hori 'Makina bat taupada' jaiko otorduekin eskuratu dute.

Gaur arratsaldean egingo dute elkartasun keinua, 18:00etatik 19:00etara, barrutiko frontoian. Haur nahiz helduen zapatak ongi etorriak izango dira.

Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak: Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori. Errenteria-Orereta izango da jakiak utz daitezkeen herrietako bat.