
Hamabigarrenez egingo dute igandean Lezoko mendiko lasterketa. 350 dortsalak berehalako batean agortu ziren, eta 100 kideko itxaron zerrenda izan da. Josetxo Etxandi Oroitaldiari aitortza egingo diote.

Urtero moduan, berehala agortu dira otsailaren 22an egingo den mendiko lasterketarako dortsalak. Itxaron zerrenda aktibatu dute.

'212 Monuntains' dokumentala izango da ikusgai Gezalan. Larunbat arratsaldean haurren lasterketak egingo dituzte.

Urte berria hastearekin batera salgai jarritako dortsal guztiak agortu egin dira. Hilaren 19an ibilbidea ezagutzeko topaketa egingo dute.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia izango da etzi. Dortsalak aspaldi bukatu ziren, eta herri oso baten harrera jasoko dute korrikalariek.

Dena prest dute antolatzaileek igandeko bederatzigarren ediziorako. Ander Iñarra omenduko dute, eta Amezti lagunduko dute.

Bederatzigarren edizioa izango da 2023koa. Izena emateko aukera urte berriko lehen segundotik abiaraziko dute.

350 lagun irten dira Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan. Iazko etenaldiren ondoren, aurten giro ederra jarri du lasterketak Lezoko kaleetan.

Gizonen txapela etxean geratu da, Iñarra izan baita azkarrena, 1:07:00-ko denborarekin; Lurdes Oiartzabalek hirugarren egin du, emakumeetan.

Lezo-Jaizkibelen antolatzailea gustura dago lezoarren nahiz emakumeen parte hartzea oso nabarmen hazi egin delako 2014ko lehen ediziotik. Zalantzak izan arren, lasterketarekin aurrera egitea erabaki dute.

Atzoko lasterketan helmugaratu ziren 333 korrikalarietatik ia laurdena Lezokoak izan ziren. Nola ez, txalo zaparrada handienak haientzat izan ziren.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren bezperan egingo dituzte haurren probak. Izen ematean bildutako dirua Mindara elkarteari emango diote.

Ordu gutxian agortu dira berriz ere otsailaren 25eko mendi lasterketako dortsal guztiak. Hilaren 21ean, ibilbidea ezagutzeko topaketa.

Igandeko lasterketa nagusiaren aurretik, bihar (larunbata) haurrenak izango dira. 17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan.

Dortsal bat zozkatuko da HITZAkide eta harpideen artean.

Iker Karrera goi mailako mendi lasterkari amezketarra izango du ardatz Gezalan 19:30ean hasiko den jarduerak.

2014ko lehen edizioan 33 emakume izan ziren irteerako lerroan. Aurten, berriz, 70eraino igo da kopuru hori.

Lezo-Jaizkibelen zozketan parte hartzeko aukera otsailaren 7an bukatuko da. Irabazleak aukera izango du beste norbaiti emateko dortsala.

Hamalau kilometroko ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten guztiek. Gurutze Santuaren plazan bilduko dira, 09:30ean.

Oarso Bidasoan iaz egin zen azken mendiko lasterketa Lezo-Jaizkibel izan zen, otsailaren 16an. Aurtengoa bertan behera geldituko zela abenduan iragarri, eta 2022ko ekitaldian ezarri dute gogoa.